Suaro — dantza

suaro

Tradizio garaikidea · Euskal sustraiak · Mugimendua

scroll
Suaro — bi dantzari

Bi dantzari.
Bi mundu.

Bi dantzarik osatutako proiektua da honakoa. Gure sustraietatik abiatzen gara, euskal dantza tradizionaletik eta haien erritmoa eta izaera, dantza garaikidearekin elkarrizketan jartzen ditugu. Gorputzaz gain, ahotsa eta kantuaren bidez melodia ezberdinekin jolasean aritzen gara.

Mugimenduaren eta kantuaren bidez, tradizioa berrirakurri eta etengabe eraldatzen den espazio sortzaile bat eraikiz.

Gure ibilbide profesionalean, dantzari izan gara eta artista ezberdinekin kolaborazioak egin ditugu, herrialde askotako oholtzak zapalduz. Esperientzia horiek eta jasotako ikaskuntza guztia erabiliz, gure abentura berriari hasiera ematea erabaki dugu.

Tradizio garaikidea Mugimendua Presentzia eszenikoa Ahotsa eta Soinua Euskal sustraiak Esperimentazioa
Dualtasuna

Bi dantzariren arteko fusioa, tradizioa eta garaikidearen fusioa.
Suaro bi munduren artean bizi da.

Zer eskaintzen
dugu

Gure helburua ekitaldi, kontzertu zein bideoklipentzako proposamen bereziak sortzea da. Behar izanez gero, dantzari kopurua handitzeko aukera ere eskaintzen dugu — bezeroak eskatutakoaren arabera egokitzen gara.

01

Ikuskizunak

Jatorrizko koreografiekin dantza ikuskizun osatuak. Eszenatoki edozein dela ere, presentzia eszeniko berezia eskaintzen dugu.

02

Bideoklipentzako

Musika bideoklipentzako eta ikus-entzunezko ekoizpenetarako dantzariak. Zuzendaritzaren ikuspegira egokitzen gara.

03

Kontzertuetarako

Musika emanaldiak dantzarekin aberasteko aukera. Artista eta taldeekin zuzenean kolaboratzen dugu eszenan.

04

Ekoizpenak

Edozein motatako sormen ekoizpenetarako dantzariak — zinema, antzerkia, moda, publizitatea eta gehiago.

05

Ekitaldiak

Korporatibo, kultural edo pribatuentzako emanaldi bereziak. Ekitaldiari kutsu artistiko eta berezia ematen diogu.

Talde malgua

Dantzari bat, bikotea edo 10 laguneko talde bat behar? Gu moldatzen gara. Bezeroak eskatutako formatu eta kopurura egokitzen gara.

Jar zaitez
harremanetan

Lankidetza, emanaldiak edo beste edozein galderarentzat, idatzi iezaguzu. Pozik erantzungo dizugu.